'K dantzan' ikuskizuna egingo dute Bergaran, maiatzaren 4an

Mireia Bikuña 2024ko api. 24a, 13:21

Korrontzi musika taldea eta Bergarako Moises Azpiazu dantza taldeak bat egin dute K dantzan ikuskizunean. 20 dantzari igoko dira oholtza gainera, maiatzaren 4an, 21:30ean, Korrontzi taldearen kantu ezagunenak dantzatzera, koreografia landuekin.

Moises Azpiazu taldeko egungo dantzariak eta dantzari ohiak izango dira oholtzara igoko direnak. Hamahiru dantzari izango dira koreografia gehienak dantzatuko dituztena. Egungo dantzariak horiek. Amaieran, dantzari izandako zazpik, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dute.

2015ean hasi zen Korrontzi taldeak Korrontzi dantzan ikuskizunarekin. Beraien kantuen koreografiak hainbatek erabiltzen zituztela kontuan hartuta, herri ezberdinetako dantza taldeekin elkarlanean hasi ziren. Dagoeneko 70 dantza talde baino gehiago dira Korrontzi dantzan ikuskizunaren parte.

Bi aldeek, Korrontzik eta Moises Azpiazu dantza taldeak, dantzarekiko duten grinak egin du posible maiatzaren 4ko elkarlana. Hamar egun geratzen dira estreinaldirako. Hasi zaie atzerako kontaketa.

Sarrerak

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko Seminarixoa.eus atarian eta Seminarixoko leihatilan, zortzi eurotan. Sarrerak salgai ipini ziren lehen egunean, 250 baino gehiago saldu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak