Zuzeneko transkripzioa eta itzulpena, Streams proiektuaren eskaintza

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 24a, 13:11

Pertsona bat Vicomtech-eko webguneari begira.

Vicomtech, adimen artifizialean espezializatutako zentroa, izan da proiektuaren koordinatzailea, eta zazpi enpresak hartu dute parte. Horietako bat izan da Goiena Komunikazio Taldea.

Zuzeneko transkripzioa eta itzulpena eskaintzen duen plataforma bat eraikitzea du helburu, besteak beste, Streams proiektuak, eleaniztasuna hizpide izanda, azken urteotan Internet bidezko edukien sorkuntzak eta kontsumoak gora egin duelakoan, batez ere eraldaketa digitalean: "Eduki digitalak prozesatzeari eta sortzeari aplikatutako adimen artifizialean egindako aurrerapen berriek eduki hobea, demokratizatuagoa eta guztiondako eskuragarriagoa izateko aukeren hazkundea erraztu dute; gero eta soluzio gehiago daude eduki irisgarria sortzeko prozesuak automatizatzen dituztenak", adierazi du Vicomtech enpresak, proiektuaren sustatzaileak. Bada, testuinguru horretan abiatu dute Streams.

Proiektuaren garapenean, ordea, ez da bakarrik aritu, alboan izan baititu zazpi enpresa lankidetzarako prest, eta horietako bat izan da Goiena Komunikazio Taldea. Hala, horiek guztiek eginiko lanari esker, plataforma bat da emaitza, transkripzioak, itzulpenak eta hizketaren sintesia egitea ahalbideratzen duena gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak