Nork egin gaitu gizakiok garen bezalakoak?

Jainkoren bat izan da edo zer? Gizakia gizaki denetik maitasunaren eta gorrotoaren olatuen artean bizi izan da, eraikiz eta txikituz, bakean eta gerran. Beti gerraren bat, hango lurraldeetan orain, baina hemen ere izan omen daiteke, balizko Hirugarren Mundu Gerra ere aipatzen da. Horretarako prestatzen NATO, antzinako errezetarekin: ahalik eta arma gehien eduki, eta suntsigarriagoak; horretan bai aurreratu baitugu galanki, armen suntsipen gaitasunean. 

Zutabe hau apirilaren 26an argitaratuko da, Gernika bonbardatu zuten egunean. Gogoratu beharrekoa, munduan gertatu diren beste bonbardaketak bezala. Egun honetan bada gogoratu beharreko beste gertaera bat ere: Txernobylgo istripu nuklearra. Gizakion eskuetan biak jarrita, gerra eta energia nuklearra, eta horretarako arriskuak handituz doaz, ezin imajinatu nolako ondorioak izan daitezkeen. Oraintxe ematen du gorrotoaren olatua nagusitzen ari zaigula gizakion artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak