Barruak hustuta

Badira lau edo bost urte korrika egiten hasi nintzenetik.

Ondo gogoan ditut lehenengo egunak, unibertsitatetik irten eta Bilboko itsasadarrean gora eta behera ibiltzen nintzen une haiek. Egoera fisiko onean egonez gero, asfaltoan asko gozatzen da, edozein dela ere egiten duzun marka.

Zorionez, inguru kirolzale batean hazi eta bizi naiz, eta ingurukoek beti animatu izan naute mendian korrika egitera. Egiari zor, beti ikusi izan dut arrotza, gogorra, nekeza. Eta noizbait probatu izan dudanean, etxera haserre iritsi naiz, ez nintzelako gai kilometro asko egiteko.

Baina 2024ari gogoz heldu, eta mendian korrika ibiltzen den lagun bati zera idatzi nion: "Arrasate-Udalatx lasterketako irteera puntuan zurekin egongo naiz". Eta erronka gisa hartuz, Mondraitzek antolatzen duen mendi lasterketa egiteko aukera izan nuen orain dela bi aste. Eta barruak hustuta amaitu arren, zein ederra den etxean korrika egitea eta betidanik ezagutzen zaituzten pertsonek egin duzun esfortzua txalotzea. Gora bizitza!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak