Oñati-Urrusola Garai- Orkatzategi-Aitzulo-Oñati. Euskal Mendi federazioaren 100. urteurrena ospatzeko apirileko azken asteburuan 100 tontorretara igotzea proposatu du, eta Aloña Mendiko mendi taldeak Orkatzategira egingo du irteera.
Egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Areto futbol txapelketa, poteoa, bazkaria eta kontzertuak iragarri dituzte. Sarrerak salgai daude Haizea tabernan (Elgeta), Arranon (Bergara), Irati tabernan (Arrasate) eta Portalekuan (Elorrio). Prezioa 5 euro da – kontzertuak–; bazkariarekin, berriz, 20 euro.
Eguneko egitaraua: 11:00 Puzgarriak, Cordoba y Oro plazan. 11:30 Pulpeiroak, Gudari plazan. 12:00 Harri-jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldia, Hiruki plazan. 15:00 Herri bazkaria eta oparien zozketa. 16:00 Hip Hop Eguna Urban 13K-ren eskutik, Hiruki plazan. 20:00 Figueras Fest musika jaialdia: Salvate si puedes; Kontralde; Josetxu Piperrak; A Fuego y Tu; eta Malaña. Egun osoan zehar Mutiko Kristalen grafitia Equos taberna alboan.
Itzartu Gazte taldeak antolatutako jaia. 11:00 Mural margoketa parte hartzailea, Santa Marinan. 13:00 Trikipoteoa plazatik. 15:00 Gazte bazkaria frontoain. Txartelak Inkernun salgai, 15 eurotan. 20:00 Kontzertuak kontzeujen: Lizartxo erromeria eta Oihu taldea. 00:00 Pintxada kolektiboa Inkernun. Izena emateko @itzartueskoitza-ra idatzi.
San Migel parrokiaren kanpandorreari buruzko liburua idatzi du Jose Ramon Arrazolak eta gaur da liburuaren aurkezpena. Parrokiaren sakristian izango da aurkezpena; sarrera izango da kanpandorrearen azpiko atetik.
Izena ematea beharrezkoa da. www.laboratorium.eus - laboratorium@bergara.eus - 943769003. Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak bisita mota eta hizkuntza aukeratzen du.
3 eta 12 urte arteko haur eta aurre-nerabeendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Izena ematea beharrezkoa da. www.laboratorium.eus - laboratorium@bergara.eus - 943769003Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak bisita mota eta hizkuntza aukeratzen du.
Gaurko egitaraua: 13:00: pilota txapelketako finalerdiak 14:30: auzo bazkaria. Bazkal ostean, Andoñi Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta Izer eta Alabier trikitilariak 19:00: erromeria
14:30ean, bazkaria, Aitor Tatiegi, Anjel Mari Peñagarikano eta Zuazubiskar bertsolariekin eta Manu Iztueta soinujolearekin 18:00etan, jolasak 21:30ean, Sukena, Zentzu Okerra eta 3ttu taldeen emanaldia
Gipuzkoako 53. hiru txirlo bola joko txapelketari dagokion jaurtialdia. Izen-ematea: 5 euro.
Andramari jaiak antolatzeko hirugarren asanblada egingo du Gazte Mugimenduak.
'Dragoi-jagolea' animaziozko filma. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da lau euro.
Olatz Salvadorren kontzertua, duo formatuan, Mattin Saldiasekin. Bibe plataforman daude sarrerak salgai hamar eurotan.
'Pájaros' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pau Dura. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Korrontzi talde bizkaitarrak 20. urteurreneko biraren baitan geldialdia egingo du.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.