Lander Garroren Faith liburua izango da mintzagai helduen euskarazko irakurleen taldean, Alaine Agirreren gidaritzapean. Han izango da idazlea ere.
Gipuzkoako biztanleria migratuaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoerari buruzkoa, Ekinen eskutik eta Aniztasun Astearen baitan.
Gazteak eta mugikorrak: zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen izenburudun hitzaldia egingo dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Altxa Burua elkarteak eta Udalak antolatu dute.
Ostegun Kontalariak ekimenaren barruan, "Ganbarako ipuinak" kontatuko ditu Odei Arregik sei urtetik gorako umeendako. Maiatzaren 13tik aurrera eman daiteke izena haurren liburutegian.
Zazpi sendabelar ukendua tailerra egingo du Garbiñe Larreak. Aurrez eman behar da izena bibliotekan.
'La venganza del campo' liburuaren aurkezpena. Egilea: Manuel Pimentel –nekazaritza-ingenieria eta zuzenbidean doktorea–. Parte-hartzaileak: Ricardo Guisado-Balanzategui –albaitaria– eta Xabier Iraola –ENBAko koordinatzailea–. Solasaldian izango dira: Manuel Pimentel, Xabier Iraola, Batis Otaegi –Oñatiko artzain eskolako zuzendari ohia– eta Andoni Altuna –Gipuzkoako baso elkartea–. Moderatzailea: Xabier Mugarza.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Arrasaten hainbat alditan izan diren Lie Detectors gipuzkoarren kontzertua Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.