Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak eta Oñati Abesbatzak egingo diote omenaldia.
Korrontzi talde bizkaitarrak kontzertua emango du Moises Azpiazu dantza taldeak lagun eginda. Sarrerak salgai jarriko dituzte emanaldia hasi baino ordubete lehenago (8 euro), baita online ere.
Udaberri Zikloaren baitan.
Hamar pieza eskainiko dituzte.
III. Haur eta gazte abesbatzen topaketa Gangara Faktoriak antolatuta.
Eñaut Zubizarreta Trigger txelo-joleak Doodem izeneko bidaia proposatuko du herriko musikak oinarri hartuta. Bi lagun izango ditu oholtzan bidaia horretan laguntzeko: Iñigo Xalbador (1992, Barañain) saxo baritonoa eta Amaiur Luluaga (1992, Anoeta) dantzaria.
Hegazkin eta Orhi talde bergararren emanaldiak izango dira Kartzela Zaharrean; azken horrek atera berri duen albuma aurkeztuko du. Sarrera: 5 euro.
Karena musika taldeak kontzertua emango du Torresoroan; hain justu, Loak irauteko diskoa aurkeztuko du. Tartean daude Irati Gardoki eta Andoni Zabalo antzuolarrak.
Danele Sarriugarte idazlea eta Miren Narbaiza Mice abeslariak Poperra, afterra eta Utopia izeneko ikuskizuna eskainiko dute Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Emanaldi akustikoa egingo du.
Arrasaten hainbat alditan izan diren Lie Detectors gipuzkoarren kontzertua Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Country & bluegrass klasikoen kaleko bertsio biziak eskainiko dituzte, beste genero batzuen artean. Rock n "rolla, garajea, psychobilly eta countrya, musika irlandarra eta ijitoa.
Eskarmentu handiko Irungo Lisabö zazpikotea gonbidatu du Kooltur Ekintzak maiatza ixteko. Sarrera: 7 euro.
Mondra&Roll musika jaialdia: uztailaren 5ean eta 6an.