Debagoieneko gaztetxoak dira protagonista Galdegazte saioan. Eskualdeko ikastetxeetako gazte-nerabeek aukeratutako Euskal Herriko famatuak, gazteek haiek elkarrizketatuta, Imanol Belokik kazetariak gidatuta.
Galdegazte: Elene Guridi
GALDEGAZTE

Elene Guridi Realeko jokalari oñatiarra elkarrizketatu dute Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3ko ikasleek. Platoan izan dira Eider Urzelai, Julen Martiarena eta Ane Sagastume galderak egiten, eta saioa jarraitzen errealizazio-gelan Aritz Bermejo, Irati Guridi eta Karina Zaritska egon dira.