Aurkeztu dituzte podcastak! eta agurtu dute campusa

Xabier Urtzelai 2022ko uzt. 8a, 14:00

Komunikazio Campusaren azken egunean podcast-ak aurkeztu dituzte gazteek. Tanburelloko kurba, Amorez eta NT All Stars izena jarri diete euren saioei eta atzo egindako promozio saioen ondoren lanak borobildu dituzte. 

Nereak eta Izadik zuzentzen duten Amorez izeneko podcastean gai sozialak lantzen dituzte, eta gaurko programan egunotan Madrilen ospatzen dabiltzan Harrotasunaren Eguna izan dute berbagai. Hala, ikuspuntu ezberdinak erakutsita saio betea egin dute, eta gainera, Madrilgo alkate Jose Luis Martinez Almeida izan dute mikrofonoetan. Noski, campuseko koordinatzaileetako bati tokatu zaio Almeidaren papera egitea.

Madrilgo alkateak adierazi du ez daukala jai horrekin inongo arazorik, ez duela boikotik egin, eta jai guztiek moduan, Harrotasunarenak ere arau guztiak bete behar dituela, baita bizikidetzakoak ere: "Nik nahiago ditut San Ferminak", adierazi du saioan alkateak.

Tanburelloko kurba izeneko saioan, berriz, Bat Formula izan dute berbagai, eta Manexek eta Yerayk denboraldiaren errepasoa egin dute, eta horiek Silverstongo zirkuituan lehenengo lasterketa irabazi berri duen Carlos Sainz izan dute saioan: "Aitak baino garaipen gehiago nahi ditut nik", adierazi du pilotu madrildarrak. Eta azkenik, NT All Stars podcasteko egile Ethanek, Markelek eta Unaik bideo-jokoetan murgildu dituzte euren jarraitzaileak, saio dinamikoa eginda. Bada, podcast hauen grabaketarekin amaitu dute Komunikazio Campusaren bigarren edizio hau. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak