Gazte Eguna egin dute bigarrenez Eskoriatzan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria api 27, 18:00 Eskoriatza

Itzartu Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatzen dabiltza bigarrenez eskoriatzarrak. Duela bi urte sortu zen taldea, gazteak kalera irteteko ez ezik, elkarren artean ezagutzeko, eta helburua erdietsi dute: zenbait ekintza egin baitituzte aitzakia horren bueltan. Mural margoketa, poteoa eta gazte bazkaria egin dituzte gaurkoan, eta kontzertuak izango dira gauean: Lizartxo erromeria eta Oihu taldea.

Hasi dira Debagoieneko auzoetako jaiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria api 27, 17:24

Udan izan ohi dira Debagoieneko herrietako jaiak, baina auzoak dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira, festak eztanda egin baitu zenbaitetan.

Kulturate, Arrasate
Foruen plaza, Oñati
Zinema aretoa, Bergara