Debagoienako kirola eta kirolariak protagonista dituen saioa. Aste bukaerako kirol kronikak, elkarrizketak, erreportajeak eta abar, protagonisten ahotan. Eskualdeko kirola, sakon aztertuta.
Omenaldiaren ondoren, igoera faserako txartela eskuratuta
HARMAILATIK

Aloña Mendi Elkarteak ospakizun urtea du, 75. urteurrena ospatzen baitabiltza; hala, orain dela 30 urte Hirugarren Mailara igoera lortu zuten jokalari-ohiak omendu zituzten pasa den zapatuan, hilaren 11n. Ondoren, Gorengo Erregional mailako Aloña Mendiko jokalariek Zestoaren aurkako partida izan zuten, eta, 3-1 eginda, igoera faserako txartela eskuratu zuten.