Altxa Burua taldeak gonbidatuta, Bergarako Udalaren laguntzarekin, Miren Ros adituak pantailek umeengan eta nerabeengan duten eraginaz egingo du berba.
Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Euskadi elkartearen eskutik hitzaldi-tailerra Espaloian, 18:00etan. Gaia: Bizi-testamentua nola egin. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Nerea Azurmendik idatzitako Gudari. Eli Gallastegiren lorratza liburua aurkeztuko dute.
Labegaraietako jaien egitaraua: 19:00 Jaiei hasiera emateko kiroldegiko kanpoko kantxetan elkartuko gara, musika eta umore onarekin! 19:15 Patata tortila lehiaketa. Parte hartzeko, osagai eta tresnak, norberak ekarri behar ditu (sua barne). Jarraian, afaria. Bakoitzak bere bokataren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezperan eskaera egiteko. 21:00 DJ Julen Narbaiza.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.