Aloña Mendik maiatzerako antolatu duen mendi irteera berezia izango da, izan ere, Nabarralde elkarteko kideek gidatutako ibilaldia izango baita eta Nafarroako erresumako mugak babesten zituzten Roita eta Sos del Rey Catolicoko gazteluak ikustera joango dira. Izena maiatzaren 16a aurretik eman behar da Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean. Federatuta egon behar da.
IBILBIDEA: Bolibar, Mendiola, Gellao, Apotzaga, Marin, Zarimutz, MazmelaGuztira 31 Km. Ez da izenik eman beharHamarretakoa: San AdrianenIrteera: Plazan
Hilaren 19rako antolatu dute irteera. Lau orduko ibilbidea aurreikusi dute. Urtiagainetik abiatuko dira eta mendiaz gozatzea dute "mendi goietako larreak eta pagoak berdez jantzi berri ditugula aprobetxatuz". Izen-ematea zabalik da hilaren 16ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.
12,2 kilometroko ibilaldia. Izena emateko: 943-25 20 00.
09:00etan, bigantxak zezen-plazan 10:00-13:00, Gesaltxa fanfarrearekin kale-animazioa 11:00etan, Simon Arrieta plastika sariketa 12:30ean, Musika bandaren kontzertua 13:30-15:30, Nafarroako kanta taldearen emanaldi ibiltaria 16:30ean, ginkana 8-12 urte artekoendako 18:00etan, kale-blok topaketa 18:30ean, Euskal Herriko errekortarien ikuskizuna 21:30ean, Haize Arrosa taldea Txosnetako egitaraua 15:00etan, txomingero bazkari musikatua 18.30ean, fanfarrea 19:00etan, Xabi Solano Maiza 21:00etan, afari herrikoia 22:30ean, film laburren lehiaketa
Gipuzkoako parketxe sareak antolatuta, ingurumen aisia jarduera. Aitzulora egingo dute irteera, familiendako. Izena eman behar da aurretik eta horretarako eta informazio gehiagorako, Arantzazuko parketxera deitu edo idatzi behar da: 943 78 28 94 edo 699 33 51 83 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus. Prezioa: sei euro (12 urtetik beherakoek lau euro).
Gipuzkoako erroten eguna ospatuko dute hirugarren aldiz, eta Akinabai errota ikusteko aukera izango da, Joxe Mari Iturberekin: 10:00etatik 11:30era ibilaldi gidatua egingo da Akinabai errotatik Abaro iturburura; ondoren, ubidea jarraituz, Aldaparera (100.000 litro inguruko depositua). Ate irekiak ere egingo dira 11:00etatik 18:00etara.
2024ko Gatz Eguna ospatuko da. Azoka, mendi-irteera, kontzertuak eta beste zenbait ekintza.
Mendi irteera Deba Ibaia non jaiotzen den ezagutzeko. Iraupena 2 ordu terdi. Zailtasuna erraza. Izen ematea: 943 79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus
'Fabulous Basterretxea' izeneko tailerra 6 eta 12 urte bitarteko umeendako. Nestor Basterretxeak berak Arantzazuko Kriptan egin zituen muralak aztertzeko aukera izango dute. Horretaz gain, haurrek, pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako arte plastikoetan trebatuko dira. Izena emateko: adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz edo 688 61 38 40 telefono-zenbakira deituta. Lantegien partaide kopurua 20 lagunekoa da, eta parte-hartzaile bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu.
Gatz Museoan bisita gidatua: ezagutu Gipuzkoako " Urre Zuriaren" sekretuak. 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz. Izen ematea: 943 79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus
Gatz xaboiak egiteko tailerra Gatzagako Frontoian. 11:00etan hasiko da eta ordu terdiko iraupena izango du. Haurrak heldu batez lagunduta hartu behar dute parte. Izen ematea: 943 79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus
Hika Teatroa konpainiak Atearen beste aldean lana eskainiko die 4 eta 8 urte arteko umeei. Pertsonek, haur zein heldu, egoera okerrenak gainditzeko duten gaitasuna du hizpide lanak.
'La casa' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Alex Montoya. Iraupena: 83 mintu. Sarrera da bost euro.
Yllana taldearen azken lana. Sarrerak, hamar euro.
Javier Solerrek ekarritako antzinako irratien erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 6tik 19ra.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.