San Isidro eguna ospatuko da Antzuolan: 09:00: ganadu, artisau eta salmenta postuen azoka. 12:00: txistulari eta trikitilarien kalejira. 12:30: gaztea eta sagardo dastaketa. 16:30: artzain txakur txapelketa, Ibarreko zelaian. 19:00: San Isidro pilota finalak.
San Isidro Pilota Txapelketako finala jokatuko da, benjamin eta alebin mailan, eta infantil eta kadeteetan. Ondoren, pilota erakustaldia izango da: Nagore eta Leire Galeano, Olatz Insausti eta Irati Betegiren aurka.
Gipuzkoako erroten eguna ospatuko dute hirugarren aldiz, eta Akinabai errota ikusteko aukera izango da, Joxe Mari Iturberekin: 10:00etatik 11:30era ibilaldi gidatua egingo da Akinabai errotatik Abaro iturburura; ondoren, ubidea jarraituz, Aldaparera (100.000 litro inguruko depositua). Ate irekiak ere egingo dira 11:00etatik 18:00etara.
Lander Garroren Faith liburua izango da mintzagai helduen euskarazko irakurleen taldean, Alaine Agirreren gidaritzapean. Han izango da idazlea ere.
Ramon Aldasoro II. Trial memoriala egingo dute bigarren aldiz, Irain motor klubak antolatuta.
Gipuzkoako bertsolari txapelketaren sailkapen faseko bigarren itzulia. Puntuazioaren arabera sailkatu diren A taldeko bertsolariek hartuko dute parte eta gai-jartzailea izango da Olatz Zuazubiskar. Sarrerak, hemen.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |